Zazpi traineru egongo dira biharko Oria ibaiaren 24. jaitsieran
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko zazpi traineru egongo dira bihar Orion jokatuko den Oriaren 24. jaitsieran.Erlojupekoan irteera hartzen lehena Mundaka izango da, 17:05ean. Hurrengoa Lea Artibai trainerua izango da, zazpi minutu beranduago. Isunt...
Erlojupekoan irteera hartzen lehena Mundaka izango da, 17:05ean. Hurrengoa Lea Artibai trainerua izango da, zazpi minutu beranduago. Isuntza B ontziak 17:30ean hartuko du irteera; Mutriku Arraun Taldeak, berriz, hiru minutu beranduago, eta Bermeo Bk 17:36ean. Isuntzak 17:51n hartuko du irteera. Uretaratzen azkenak Ondarroa 17:57ean eta Bermeo 18:05ean izango dira.
Mutilek 6.000 metro egingo dituzte arraunean Mapil-Aginaga eta Orio artean, eta neskek, ostera, 4.000 metro Saikola eta Orio artean. Nesken irabazleek IV. Babyauto ikurrina jasoko dute, eta mutilen tarineru irabazleak VII. Babyauto ikurrina.