Aurreko legegintzaldian egin zuen EAJ alderdiak
lege proiektua aurrera ateratzeko lehen saiakera, baina oposizioak atzera bota zuen. Aurten, EAJ eta PSE-k berriz egin dute saiakera Legebiltzarrean eta oraingoan lege proiektuak aurrera darrai Portuen eta Itsas garraioaren legediarekin.
EH Bilduk osoko zuzenketa eskatu zuen, baina ez zuten babes nahikorik lortu. Lege berriaren xedea euskal portuek legedi propio eta arauitzaile bat edukitzea da. Gaur egun,
portuetako legedia espainiar estatuko legedian oinarritzen da.
Astilleruko kirolontzien portua
Proiektuak
15 euskal porturi eragiten die;
Ondarroakoa, Mutrikukoa eta Lekeitiokoa daude tartean. Lege berriak eragingo dien portu guztiak Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak dira, beraz, estatu espainiarraren menpekoak diren
Bilboko eta Pasaiako portuetan ez du eragingo legedi berriak. Aurreko legegintzaldian jeltzaleek aurkeztutako proposamenaren eta oraingoaren arteko ezberdintasun nagusia eskubide pribatuako erakunde publiko baten sorrera kentzen dela da, Kaiak izenekoa hain zuzen.
Aurreko proposamena atzera botatzearen arrazoietako bat erakunde horren sorrera izan zen, oposizioak uste zuelako pribatutasunari ateak zabaltzen zixkiola etorkizunera begira.
Arrantzarako eta erabilera komertzialetarako portuen kudeaketak, legedi berriarekin, Ekonomia Garapen eta Azpiegitura sailaren menpe jarraituko du, Euskadiko Kirol Portuak erakunde publikoaren barruan. Lege proiektu berriak, baina, Euskadiko Kirol Portuak erakundean aldaketa juridiko bat egitea aurreikusten du; eskubide pribatuko erakunde publiko bat izatera pasatzea. Esan dutenez, aldaketa horrek ez du eragingo aldaketarik erabiltzaileengan, baina eskubide guztiak edukiko ditu gai administratiboetan. Lege berriaren beste helburuetako bat
Bizkai eta Gipuzkoako portu guztiak “homogeneizatzen” joatea da. Gaur egun Lea-Artibai eta Mutrikun EKP erakundeak kudeatzen duen portu bakarra Mutrikukoa da.
Ondarroako eta Lekeitioko portuak, prozesu baten bidez pasako dira EKPren menpekoak izatera. Horrez gain, Jaurlaritzak portuak dituzten herri bakoitzean kontseilu bat ere osatu nahi du, bakarrik kontseilu aholkularia izango litzatekeena.
Lekeitioko portuko etxebizitzak.