Iñaki Errastiren mutilak seigarren postuan sailkatu ziren
Orion jokatutako estropadan. Bandera eraman zuen Hondarribia baino 34 segundo gehiago behar izan zituzten,
19 minutu eta 56 segundo hain zuzen. TKE Ligan aritu behar diren taldeak gainontzekoak baino puntu bat hobeto daudela erakusten hasi dira dagoeneko; lehen 8 sailkatuak gorengo mailakoak izatea horren adibide.
Mutrikuarrak Orion, zapatuan. Argazkia: Iñaki Suarez
Isuntza, ostera, hamairugarrena izan zen, baina hauek ere KAE-1 ligan aritu behar diren traineruen artean sailkatu ziren. 20:19 minutu behar izan zituzten.
Mutriku Arraun Taldea eta Isuntza B elkarren atzetik sailkatu ziren, 32 eta 33. postuetan, hurrenez hurren. Mutrikuarrek21 minutu eta 41 segundo egin zituzten; lekeitiarrek hiru segundo gehiago, 21 minutu eta 44 segundo.
Lea-Artibaiko neskak 14. sailkatuak izan ziren emakume abstolutuen mailan. 16 minutu eta 16 segundo behar izan zituzten, bandera etxera eramatea lortu zuen San Juanek baino minutu bat eta 49 segundo gehiago.
Lekeitiokoak Oriako jaitsieran. Argazkia: Iñaki Suarez