Arronategiren dispertsioa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur
19:00etan mahai ingurua antolatu dute Etxerat-eko Jone Artolagaz eta Arronategiren etxekoekin. Arronategi Euskal Herrira gerturatzea eskatzen duteKepa Arronategi euskal presoaren egoeraren berri emateko ekintzak antolatu dituzte, gaurko; horien bitarte...
19:00etan mahai ingurua antolatu dute Etxerat-eko Jone Artolagaz eta Arronategiren etxekoekin. Arronategi Euskal Herrira gerturatzea eskatzen dute
Kepa Arronategi euskal presoaren egoeraren berri emateko ekintzak antolatu dituzte, gaurko; horien bitartez egunero presoak berak eta haien ingurukoek bizi duten egunerokotasuna salatuko dute.20:00etatik aurrera, Eako plazan elkarretaratzea deitu dute, hileroko azken barikuetako mobilizazioa baliatuta. «Herritarrei gogoratu nahi diegu bertakoen herritarren eskubideak ez direla errespetatzen, ez dagoela urrutira joan beharrik horretaz ohartzeko», azaldu dute elkarretaratzea antolatu dutenek.
21 urte preso daramatzan gernikarraren kasua oinarri hartuta, presoen egoeraren berri eman nahi dute antolatzaileek, presoen dispertsioa salatzen duen «mugimendua indartu» behar dela iritzita. Orain dela 21 urte Bilbon hartu zuten preso Arronategi, eta ia preso daramatzan urte guztiak Almerian (Espainia, Andaluzia) igaro ditu; Euskal Herritik 1.000 kilometrora dagoen espetxean, hain zuzen.
Arronategik jasandako dispertsioa salatuko dute antolatzaileek. Izan ere, ezarritako zigorraren bi herenak etxetik urrun igaro ditu gernikarrak. Bisitetan denetara 1.000.000 kilometro egin dituzte Arronategiren ingurukoek, eta presoek zein familiakoek bizi duten egoera salatuko dute gaurko elkarretaratzean.
7.400 gau igaro ditu Arronategik espetxean, eta herritarrek euskal presoen egoeraren berri eta familiakoek bizi duten egoera zein den jakiteko mahai ingurua antolatu dute 19:00etarako, Eskolondon.
Bertan, Kepa Arronategiren etxekoez gain, Jone Artola Etxerat-eko kideak ere parte hartuko du. Artolak presoek jasaten duten egoera «orokorraren» azalduko duela jakinarazi dute antolakuntzakoek. Azalpen orokor hori zehaztasunera Kepa Arronategiren familiakoek eramango dute. Presoak berak eta ingurukoek bizi duten egoera pertsonalaz ariko dira.