Katetxe atzean zabor asko biltzen dela salatu dute
Lea-Artibaiko Eguzki talde ekologistak salatu duenez, Ondarroa eta Mutriku arteko mugan dagoen Katetxeren atzealdea zaborrez beteta dago.Esan dute zabor gehienak plastikozko edalontziak, plastikozko poltsak, latak eta botilak direla. Gehitu dute zabor ...
Esan dute zabor gehienak plastikozko edalontziak, plastikozko poltsak, latak eta botilak direla. Gehitu dute zabor gehiena zapatu gauetan lagatzen dutela. Zapatu iluntzetik domeka goizera arte inguru horretan dabiltzanei garbi jokatzeko eta zaborrak edukiontzietara botatzeko eskatu diete, zabor gehiena belar edo zuhaitz artean geratzen baita gero. Gainera, itsasoa ere gertu dago, eta plastikoak uretaraino iristen omen dira.
Horrez gain, zenbait herritarrek gaineratu dute Katetxeren atzealdean ez ezik, inguruko errepide bazterretan, Saturrarango hondartzan eta aparkalekuan eta Mijoa poligonoan ere antzerako zabor ugari agertzen dela, egun jakin batzuetan batez ere.
Herritarrek neurriak hartzeko eskatu dute, jende askotxo ibiltzen diren lekuak direlako.