Pazkoetako idi probak, martxoren 29tik apirilaren 3ra, Etxebarrian
Martxoaren 29tik apirilaren 3ra bitartean jokatuko dira Etxebarrian Pazkoetako idi proben 65. sari handia. Parte hartu nahi dutenek martxoaren 11n deitu behar dute Etxebarriko udaletxera, 12:00etatik 13:00etara.Egun horretan zehaztuko dituzte parte ha...
Egun horretan zehaztuko dituzte parte hartzaileen zerrenda eta saioak.
Sarietan, danetara, 12 mila euro baino gehiago banatuko dituzte, eta, gutxienez, 25 untze egiten dituzten idi pareek, 400 euroko dieta ere jasoko dute. Irabazleak 1.600 euro, mantak, txapela eta oroigarria eramango ditu. Denetara, hamabost sari aurreikusi dituzte, txikiena, 450 eurokoa. Bestalde, Lea-Artibaiko lehenengoari 300 euro eta akuilu sorta emango dizkiote.
Bikote guztiek pisu oinarritzat 1.100 kilo izango dituzte, eta idi buztarri bakoitzak akulari bi eramango ditu. Pisu neurketa probalekuan bertan egingo da jokatu behar duen egunean bertan, 10:00etan.
Urtero legez, 1.500 kilo inguruko probarria erabiliko da, eta El Corte Ingles sarietarako baliogarriak izango dira. Bikote bakoitzaren eguna antolatzaileek aukeratuko dutela argi utzi du Etxebarriko Udalak, eta partaideak onartzeko eta baztertzeko eskubide osoa izango dutela gaineratu du antolakuntzak.
Lehiaketa, urtero modura, Euskal Herriko Kirol Federazioak kontrolatuta egongo da, eta probak dopinaren kontrako arauen barruan jokatuko dira.