Cleta sorginaren laguntzagaz ingurumenaren garrantzia azaldu diete txikienei Susana Pellicer Lezaun eta Fernando Arregui Perez
Gus Marionetas antzerki taldekoek gaur [otsailak 24] arratsaldean, Markina-Xemeinego
Uhagon kulturgunean. Lehen solairuan prestatutako aretoa bete-bete egin dute ume eta nagusiek
Cletaren ametsa izeneko txotxongilo ikuskizuna jarraitzeko. Cleta sorginak, bere katuak eta oihaneko animaliek entretenitu dituzte ikusleak 45 bat minutuko emanaldian.
Gaurkoak bezala, arrakasta handia izan zuen, bai eta ere, Gus Marionetas konpainiak berak atzo [otsailak 23] eman zuen txotxongilo tailerrak.
Plaza guztiak bete ziren berehala, eta t
xiki zein handiek, euren pertsonaia propioa sortzeko aukera izan zuten birziklatutako materialeagaz lagunduta.