Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako kanporaketak jokatu dira gaur [otsailak 25] arratsaldean Markina-Xemeingo Pilotaren Unibertsitatean. Promozio mailako hiru partida eta lehen mailako bat lehiatu dituzte kantxara atera diren bost bikoteek.
Nahiz eta emaitzan alde handia egon, partidu gogor eta luzea jokatu dute Leire Etxanizek (Etxebarria) eta Olatz Arrizabalagak (Gernika-Lumo) Olatz eta Maite Ruiz de Larramendi (Eulate) loba eta izebaren kontra. Etxebarritarra eta gernikarra 9 eta 18 nagusitu dira gaur berriz ere, partidu bikain bat jokatu ostean.
Indarra erakutsi dute atzean Leire Etxanizek eta Maite Ruiz de Larramendik, baina Etxebarrikoak gehiago eutsi dio eta Arrizabalagaren laguntzagaz errematatzen jakin dute. Bikote sendoa osatu dute; akats gutxiago egin eta tantoak amaitzen jakin dute. Horrela, gaurko garaipenari esker, martxoaren 18an Oñatin jokatuko diren finalaurrekoetan egongo dira etxebarritarra eta gernikarra.
Markina-Xemeinen jokatu den Lehen Mailako partidua.
Promozio maila. Promozio mailako norgehiagokek eman diote hasiera gaurko pilota jaialdiari. Ane Arteaga (Lasarte-Oria) eta Maite Tolosa (Amezketa) nagusitu dira lehen partiduan Maialen Ganzarain (Lizartza) eta Naia Ugarrizari (Orozko) 18 eta 5 irabazita. Erraz ibili dira garaileak; hasieratik hartu dute aurrea, 13 eta 1 tantoko abantailagaz irabazten hasi direlarik.
Promozio mailako bigarren partida, berriz, parekatua izan da. Maialen Ganzarain eta Naia Ugarriza (urdinez) hasi dira irabazten. Baina Leire Galdos donostiarra eta Irati Otaegi anoetarra (gorriz) ez zeuden partida galtzeko prest. 10 eta 10 berdindu eta gero, aurretik jarri dira gorriak 16 eta 14, baina 16ko berdinketaren ostean, estutu egin da norgehiagoka. 17na berdindu dute bikoteek eta azken tantuak erabaki du borroka. 18 eta 17 irabazi dute azkenean, Leire Galdosek eta Irati Otaegik.
Nekeak gehiago egin dio azken bikote horreri Promozio mailako azken norgehiagokan. 18 eta 4 galdu dute donostiarrak eta anoetarrak Ane Arteaga eta Maite Tolosaren kontra jokatu duten partidua
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.