Lekeitio eta inguruko emakume sortzaileen lana ikusgai egongo da
domekan [martxoak 11] Lekeition. 2017an lehen aldiz egin zen moduan, aurten ere azoka berezia antolatu du Lekeitioko Udaleko Emakumea eta Berdintasun Batzordeak, emakumeek egiten duten lana ikustarazi eta indarra eman asmoz.
Lekeitioko emakume sortzaileak, Barandiaran aretoan eskulan erakustaldia egiten. Argazkia: Lekeitioko Udala
11:00etatik 14:00etara, moda, osagarri, okintza, gozogintza, materialen berrerabileran eta argazkilaritzan diharduten emakumeen lanak ikusgai egongo dira kontzijopean.
Bi leku bereiztuko dituzte. Alde batetik,
kontzijopean azokako postuak eta ilustrazio tailer bat egongo dira, eta bestalde,
Barandiaran aretoan argazki, koadro, egur lan eta beste hainbat eskulanen erakusketa eta
ehoziri lana zuzenean zelan egiten diren ikusteko aukera egongo da.