Mutrikuko Gaztetxeak martxoko egitaraua aurkeztu du
Mutrikuko Gaztetxeak martxorako egitaraua aurkeztu du berri du, eta filmak eta hitzaldiak egongo dira gehienbat.Atzo hasi ziren mendiari buruzko hitzaldiak, herriko beste hainbat talderekin batera antolatutakoak; Ihintza Elsenaar aritu zen hizketan. Me...
Atzo hasi ziren mendiari buruzko hitzaldiak, herriko beste hainbat talderekin batera antolatutakoak; Ihintza Elsenaar aritu zen hizketan. Mendiari lotuta baita ere, eguenean 19:30ean Groenlandia Bertikala hitzaldia eskainiko du Alvaro Ortizek. Martxoaren 17an, 22:30ean, Miren Narbaizaren Mice kontzertua egongo da ikusgai. Martxoaren 22an, 19:30ean, Alpinismoa. Nola eta norekin? berbaldia eskainiko du Iker Madozek.
Hilabeteko azken ekintza martxoaren 23an izango da, 19:30ean, Zabiel kultur etxean. Al otro lado de la cuerda filma eskainiko dute, eta, ostean, Unai Mendia egongo da berbetan. Film dokumentala da, mendiko eskaladako autobabesari buruzkoa.
Martxoa martxoaren 24an ospatuko den Berdel Egunarekin amaituko dute Mutrikuko Gaztetxean. Egun berezi horretan ez da girorik faltako Gaztetxean.