Ohiko erakargarritasunetik aldenduta, beltzez jantzi dituzte gaur [martxoak 10, zapatua] erakusleihoak Markina-Xemeingo Hemen Be Bai eta Lekeitioko Kitto merkatari elkarteek. Plastiko hotzaren gainean, lelo bat:
Komertzio bako herria, hildako herria. Ekintza horregaz, herrietan gero eta komertzio gehiago zarratzen direla nabarmendu nahi dute; herriak kolore barik, triste, itzal eta bizirik barik geratuko liratekeela irudikatu dute.
Kitto merkatari elkarteko erakusleihoa bat, gaur, beltzez estalita.
Herritarrak bizi duten
egoeraz jabe daitezen nahi dute; erakundeak jabe daitezen nahi dute, denen artean egoera horri irtenbidea emateko. Bihar ere beltzez estalita jarraituko dute elkarteko saltokietako erakusleihoek. Halako ekintza bat egiten duten lehen aldia dute bi herriotan; Ondarroan orain urte batzuk egin zuten.