Martxa Moreak Lekeitioko kaleak hartu ditu
[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Eta han bilduta, abestiekin eta antzezlan bategaz adierazi nahi izan dute gaur egun emakumeek jasaten duten berdintasun eza, abesti eta antzezlan bidez esan dute, ozen esan ere, emakumeak nazkatuta daudela, gizonak aberastu eta emakumeentzat zaborra baino geratzen ez den lur planetan. Pausoak ematen jarraitzeko borroka feminista aldarrikatuz amaitu da Martxoaren 8-ari lotutako ekintza. Txalo artean. Parte hartzaileen irribarre zabal bategaz.