2017-2018 ikasturtean euskara ikasketak eta ikastaroak egiteagatik diru laguntzak emateko prozedura arautu du Ziortza-Bolibarko Udalak.
Herritarrek
eskabideak aurkezteko epea azaroaren 5a arte dute. Horiek Udal Erregistroan aurkeztu behar dira, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara.
Ikasturte honetan
HABEk homologatutako euskaltegi publiko zein pribatuetan egindako ikastoak egiten dituzten pertsonak diruz lagunduko dituzte. Hala, laguntza jasotzeko derrigorrezkoa da udalerrian erroldatuta egotea.
Urte osoko ikastaroak egiten dituztenez gain, aurtengo udan egindako
ikastaro trinkoetan zein barnetegietan parte hartzen dutenek ere eskatu dezakete diru laguntza. Barnetegietako ikasleen kasuan, matrikula gastuak soilik diruz lagunduko dietela jakitera eman dute.
Ikastetxeek edo guraso elkarteek eskolaz kanpoko jarduera moduan antolatutako euskara ikastaroak ez dituzte diruz lagunduko. Onuradun bakoitzak
gehienez 150 euro jasoko ditu.
Aurkeztu beharrekoa. Eskabidearekin batera, hainbat dokumentu aurkeztu behar dira Udal Erregistroan. Eskatzailearen NANaren fotokopia eroatea beharrezko da, eta adin txikikoa izanez gero, eskaera gurasoren batek edo tutoreak egin beharko du, familia liburua aurkeztuta.
Euskaltegiak egindako ziurtagiria aurkeztu behar da. Bertan, matrikula gisa ordaindu den zenbatekoa zehaztu behar da, bai eta egindako maila edo mailak, eta horiek gainditu diren ala ez. Modu berean, eskolaratutako ordu kopurua ere agertzea eskatu dute. Hau da, euskaltegiak ikastaro horretan emandako orduak, eta ikasleak jasotakoak zeintzuk diren adierazi behar da. Izan ere, diru laguntza jasotzeko,
gutxienez %85eko asistentzia justifikatu behar da. Halaber, eskabideari buruzko zinpeko adierazpena, eta diru laguntza jasotzeko ezintasun baldintzetan edo egoeran ez egotearen ardurapeko adierazpena ere aurkeztu behar dira.
Aurkeztutako dokumentuetan akatsak edo hutsuneak edukiz gero, eskatzaileari jakinaraziko zaie. Horiek bi laneguneko tartea izango dute akatsak zuzentzeko, eta hori egin ezean, diru laguntzari uko egin diola ondorioztatuko dute.
Eskaera egiteko agiriak eta diru laguntzei buruzko informazioa udal bulegoan zein
udalaren webgunean daude
.