Garik Euskal Eskola Publikoaren aldeko kontzertua eskainiko du Lekeition

Emanaldia barikuan [martxoak 16] izango da, 20:30ean, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Kontzertua Zapran gagoz Lekeitioko 27. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitako ekintzetan dago kokatuta. Garigaz batera, Bikbana eta Kirmen Uribek ere parte hartuko dute saioan. Antolatzaileek iragarri dutenez, “formatu ezberdineko saioa izango da”. Sarrerak salgai daude, Dra! dendan eta Eskolapeko farmazian, 10 euroan. Leihatilan ere salduko dituzte, 12 euroan. Kirmen Uribek egingo du kontzertuaren sarrera.

Gari

Gari & Bikbana Yurena Nuñok (txeloa) eta Oier Aldekoak (teklatua, perkusioa eta ahotsa) osatzen dute. Lekeition 2016an kaleratutako Estutu laneko abestiak eskainiko dituzte. “Lan horretan gertukoa, intimoa denari eta gauza txikien handitasunari abesten die”. Euskal pop-rockaren zuzenekorik hoberenetarikoa eskaintzen dutela diote.

Ibilbide luzea duen musikari euskalduna da Iñaki Igon Garitaonandia (Gari). Hala, Hertzainak talde ezagunarekin arrakasta lortu eta gero, izen horrekin argitaratu zuen bere bakarkako lana. Ordutik, zazpi bakarkako lan argitaratu ditu.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend