Ume jaioberriak dituztenentzako diru laguntza handitu dute

Ume jaioberriak edo adopzioan hartuta dituzten familiak diruz laguntzen ditu Ibarrangeluko Udalak urtero. Alabaina, orain arte eman izan dieten laguntza 2018rako %100 igotzea erabaki dute.

Azaldu dutenez, azken aurreko osoko bilkuran aho batez onartu zuten ume jaioberriak dituzten edo umeak adoptatu dituzten familiei ematen dieten diru laguntza handitzea.

Orain arte 300 euro ematen zizkien udalak, eta aurten, ostera, 600 euro jasoko dituzte.

Jakitera eman dutenez, herriko familienganako ardura eta aldekotasun sozialaren aldeko aldarria egin zuten zinegotzi guztiek.
Ez dago iruzkinik

Send this to friend