Ekitaldi xumea gaur [martxoak 17] arratsaldean egin dute Sorginerreka Eskalada Taldearen lokal berrian. San Agustin kalean dago orain Mutrikun eskaladan aritzeko toki berria, komentutik oso gertu. Lokala, hain zuzen ere, Katea enpresak sasoi batean
giltzatakoak egiten zituen fabrikan dute.
Taldeko ordezkariek azaldu dutenez, lokal berria alokatzea erabaki dute. “Orain dela 10 bat urte rokodromo bat egin genuen futbol zelaiaren gainean, baina arazo batzuk direla eta, lokalez aldatzea erabaki dugu”. Ia urtebete eman dute rokodromoa lekuz aldatu, eta lokal berria txukuntzen.
Sorginerreka Eskalada Taldeko kide bat rokodromo berria inauguratzen
Zailtasun guztietako eskalada egiteko aukera eskaintzen du rokodromo berriak, eta eskalada zaleek orain
entrenatzeko toki gehiago izango dute, 4 metro luzera eta 115 metro zabalera dituen lokalean. “Rokodromoan 10-15 lagun batera lasai ibili ahal izango dira”. Gaineratu dutenez, instalazio asko ere hobetu egin dituzte. “Behin lokalez aldatuta instalazio asko ere ahal den neurrian hobetzea erabaki dugu”.