Aitziber Urkiolak eta Jon Illarramendik irabazi dute II. Kros Mistoa
Bigarren Kros Mistoa jokatu zuten domeka goizean, Markina-Xemeinen. Euri zaparradatan egin behar izan zuten korrikalariek 5 kilometroko ibilbidea; hala ere, iaz baino bikote gehiago animatu ziren parte hartzera; guztira, 24 bikotek egin zuten aringa-ar...
Denen artean helmugara heltzen lehenengoak Jon Illarramendi Errasti eta Aitziber Urkiola Zendoia Eibar Kirol Taldeko korrikalariak izan ziren; 20 minutu eta 24 segundo behar izan zituzten ibilbidea amaitzeko. Euren atzetik, 20.33 denbora eginda, Onditz Iturbe Arginzoniz (Igorre) eta Borja Santiago Ortuzar (Zornotza) sailkatu ziren. Hirugarren postua, berriz, Izaro Aranburu Rementeria eta Aitor Antsotegi aulestiarrentzat izan zen (22.04). Izaro Aranburuk lasterketa bikaina egin zuten, eta iaz lortutako bosgarren postua hobetzea lortu.
Herrikoak
Aiora Agirregomezkorta Gandiaga eta Joseba Plaza Rabanete izan ziren helmugaren azpitik igaro ziren herriko lehenengoak. 22.35 denbora osatuta, laugarren postua eskuratu zuten. Bosgarrenak ere markina-xemeindarrak: Eider Perez Ibarluzea eta IƱigo Ansola Kareaga (25.25).