Etxean da Zunbeltz Larrea preso ondarrutarra
Azken hamabost urte eta erdiak Espainiako hainbat espetxetan preso egon eta gero, etxera bueltatu da Zunbeltz Larrea Azpiri ondarrutarra.Atzo goizean atera zen Castello de la Planako (Castello, Herrialde Katalanak) espetxetik. 10:00etan irtetekoa bazen...
Atzo goizean atera zen Castello de la Planako (Castello, Herrialde Katalanak) espetxetik. 10:00etan irtetekoa bazen ere, zer edo zer arinago laga zuten aske. 09:25 ziren espetxeko atetik atera zenean.
Kartzela atzean laga eta kalera irten orduko, haraino joandako senideak, lagunak eta herritarrak zeuden bere zain. Txalo zaparrada artean irten zuen Larreak, eta, jarraian, Aurreskua dantzatu zioten lau dantzarik.
Han batutako denak agurtu eta besarkatu ostean, kartzela atzeko aparkalekuan talde argazkia atera eta etxerako bidea hartu zuten. Emozioz betetako une asko bizi izan zituzten.
Lagun artean
Euskal Herrira bueltan, berriz, bi harrera egingo zizkioten. Larrea Durangon jaioa da, eta, hartara, bertan egin zuen lehenengo geldialdia. Intxaurren egindako lehenengo harreran hango lagun eta ezagunak agurtu ostean, Ondarroarako bidea hartu zuen berriz.
20:30ak inguruan ailegatu zen Alde Zaharrera. Ordurako, jendetza zegoen bilduta bertan. Txalo zaparrada, besarkada eta musu artean hartu zuten preso politiko ohia.