Familia barruko gatazkak konpontzeko hitzaldia Etxebarrian
Familia barruko gatazkak konpontzeko estrategiak azalduko ditu Jose Morgado psikologo eta hezitzaileak gaur [martxoak 20] 18:00etan, Etxebarriko kultur aretoan emango duen hitzaldian. Etxebarriko guraso elkarteak antolatutako ikastaroa praktikoa izango da, eta umezaintza zerbitzua egongo dela iragarri dute.