Joan den barikuan [martxoak 16] eskaini zuten kontzertua Gari & Bikbanak. Emanaldia Zapran gagoz Lekeitiko 27. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitako ekintza izan zen. Eta Lekeitioko Eskola Publikokoen esanetan, saioa “ezin ederragoa” izan zen. Ikusgarri aretoa bete egin zen, eta arduradunek eskerrak eman nahi izan dizkiete bai herritarrei eta baita ere Gariri, Bikbanari eta Uriberi.
Eukene Elordieta Lekeitioko Eskola Publikoko gurasoak egin zuen sarrera. Horretan, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitan orain arte egin diren ekintzak errepasatu eta Euskal Eskola Publikoak bultzatu nahi dituen baloreak ere azpimarratu zituen. Bide beretik, orain arteko bidean parte hartzea eta elkarlana ardatz izan direla eta horrela izaten jarraituko duela esan zuen.
Gari, Lekeition eskainitako kontzertuan. Argazkia: Lekeitioko Eskola Publikoa
Uribek Amak einddako jertsak eta Alabari poemak irakurri zituen. “Bi poema horiek transmititzen dutena kontuan hartuta, Uribek Euskal Eskola Publikoa balore horiekin lotzen duela erakutsi zuen”.
Ostean Gariren txanda izan zen. Garik
Ez da amaiera (2013) eta
Estutu (2016) lanak aurkeztu zituen. Horiez gain, bere bakarkako ibilbideko kantuen errepasoa ere egin zuen. “Hasieratik publikoa gogotsu zegoen”.
Amaieran, gitarra akustikoa hartuta, Hertzainaken
564 taupada eta
Zoratzen naizela bezalako abestiak eskaini zituen, guztien gozamenerako.