Isuntzako haur mailako mutilek garaipena lortu dute Ondarroako uretan
Zortzi kategoriatan banatuta jokatu da estropada Artibai errekan. Kaiku, Zierbena, Deustu eta Arkoteko batelek ere lortu dute garaipena. 75 batel aritu dira zein baino zein gehiagoLekeitioko Isuntzako haur mailako mutikoek garaipena eskuratu zuten zapa...
Zortzi kategoriatan banatuta jokatu da estropada Artibai errekan. Kaiku, Zierbena, Deustu eta Arkoteko batelek ere lortu dute garaipena. 75 batel aritu dira zein baino zein gehiago
Lekeitioko Isuntzako haur mailako mutikoek garaipena eskuratu zuten zapatuan Ondarroako uretan jokatu zen Batel Ligako 6. jardunaldian.Bizkai osotik etorritako klubetako arraunlariek parte hartu zuten; 75ek guztira. Zortzi kategoriatan banatuta jokatu zuten estropada Artibai errekan.
Gazte mailako emakumezkoen kategorian, Kaiku izan zen parte hartzaile bakarra, 10.53,64 behar izan zuten estropada amaitzeko, eta gizonezkoen kategorian, berriz, Zierbena A izan zen onena (09.06,25). Kadete mailako gizonezkoetan lehiakorrena Deustu A izan zen (07.10,04), eta haur/kadete mailako emakumezkoetan Arkote izan zen nagusi (05.13,26). Haur mailan emakumezkoen kategorian ostera, Kaiku izan zen onena 05.25,44 denboragaz. Alebin mailako emakumezkoen (02.50,65) zein gizonekoen (02.44,10) kategorietan Arkote izan zen irabazlea.