Mutrikuko Danok Batek hiru garaipen lortu ditu Udaberri Txapelketan
Hiru garaipenegaz amaitu du Mutrikuko Danok Batek Udaberri Txapelketa. Bariku arratsaldean jokatu ziren zesta-punta eta gomazko paleta finalak herriko Miruaitz frontoian, eta taldeak jokatu behar zituen hiru finaletik hiru irabazi zituen.Puntista gazte...
Puntista gazteak izan ziren lehenak kantxaratzen, eta mutrikuarrak urduri egon baziren ere, partidua bere egitea lortu zuten. 35 eta 25 irabazi zuten Alain Basterretxeak eta Markel Andonegik Donostiako Sandoval eta Hernandezen aurkako norgehiagoka.
Herriko bi bikote neurtu ziren ondoren, nagusien mailan. Partidu polita eta orekatua eskaini zuten Manzisidorrek eta Andonegik alde batetik, eta IbaƱezek eta Iparragirrek, bestetik. Azken momentura arte pareko ibili ziren bikoteak, baina 20. tantotik aurrera abantaila hartu zuten Manzisidorrek eta Andonegik, 35 eta 26 irabaziz.
Gomazko paletari dagokionez, Kukuk 25 eta 15 irabazi zion Soraluzeri lehen mailan, eta Danok Bateko Kepa Arrizabalaga eta Xabi Garaldek lortu zuten bigarren mailako garaipena. 25 eta 17 irabazi zieten Gipuzkoako lehen mailako txapeldun Zarauzko Aizpuru eta Daguerreri.
Giro ona izan zen nagusi final guztietan; batez ere, herrikoen finaletan ikusle asko batu ziren pilotalekuan.