Arrizabalaga eta Etxaniz Emakume Master Cupeko finalean egongo dira
Atzo Eibarko Astelena pilotalekuan egin zuten finalaren aurkezpenean parte hartu zuten gernikarrak eta etxebarritarrak. 11:30ean hasiko dira jokatzen finalakAtzo eguerdian aurkeztu zuten Eibarko Astelena pilotalekuan Laboral Kutxa Emakume Master Cup tx...
Atzo Eibarko Astelena pilotalekuan egin zuten finalaren aurkezpenean parte hartu zuten gernikarrak eta etxebarritarrak. 11:30ean hasiko dira jokatzen finalak
Atzo eguerdian aurkeztu zuten Eibarko Astelena pilotalekuan Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren finala, eta aurkezpenean parte hartu zuten Promozio Mailako eta Lehen Mailako finalisten artean egon ziren Olatz Arrizabalaga gernikarra eta Leire Etxaniz etxebarritarra. Euren ondoan egon ziren bai eta ere Promozio Mailako finalistak: Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo azpeitiarrak, Amaia Vicario donostiarra eta Ainhoa Urien abadiñarra, bai eta gernikarraren eta etxebarritarraren aurkariak izango diren Patri Espinar (Usansolo) eta Eneritz Arrieta (Azkoitia).Domekan Oñatin jokatu zuten finalaurrekoan sailkatu ziren Arrizabalaga eta Etxaniz. Iazko txapeldunak kanporaketa bikaina egiten ari dira aurten ere, eta finalaurrekoetan 18-13 irabazi zien Miren Larrartek (Bidania) eta Maider Mendizabalek (Anoeta) osatutako bikoteari, finalerako txartela lortuz.
Patri Espinar eta Eneritz Arrieta ez dituzte aurkari errazak izango; finalaurrekoan 18 eta 6 nagusitu ziren usansoloarra eta azkoitiarra, Amaia Araiztegi eta Maddi Mendizabalek osatutako bikoteari erraz irabazita. Hala ere, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko pilotariak dena emateko prest daude, eta txapela eramaten jarraitzeko ahalegina egingo dute.
Antolatzaileek final historikoak bezala izendatu dituztenak 11:30etan hasiko dira jokoan. Ohi bezala, Promozio Mailako finala jokatuko dute lehenengo, eta Lehen Mailako partidua, ondoren.
Guztira 100 pilotarik parte hartu dute aurtengo txapelketan: zortzi bikotek lehen mailan eta 42k Promozio Mailan. Zortzi pilotalekutara eraman dute nesken erakustaldia.