Bermeoko GED-k giza kateari buruzko azalpenak emango ditu
Ekainaren 10ean giza katea egingo gura du Gure Esku Dago-k; Gasteiz, Bilbo eta Donostia lotu nahi dituzte. Bermeoko GED-ren herri dinamikako kideek horri buruzko informazioa eman gura die herritarrei. Hala, beste herri batzuetan egin modura, Bermeon er...
Biharko antolatu dute hitzaldia; 19:30ean batuko dira, Nestor Basterretxea aretoan. Ana Tere Bengoetxea Bermeoko Gure Esku Dago lantaldeko kideak aurkeztuko du hitzaldia, eta hizlariak, berriz, honakoak izango dira: Jone Amonarriz Gure Esku Dago-ren komunikazio arduraduna eta Andoni Mikelarena komunikazioan aditua.
Ekainaren 10era begira antolatu gura duten kanpainaren berri emango dute bihar. Horregatik, herritar guztiak animatu gura dituzte biharko hitzaldian parte hartzera.