Energia sektoreko alternatibez jardungo dute Lekeition
Lekeitioko EH Bilduk antolatuta, Energia sektorean alternatiba eraikiz. Goiener izeneko hitzaldia emango du Alberto Ugarte Goienerreko kideak bihar, 19:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan.Goiener gaur egungo eredu energetikoa aldatzea helburu duen elka...
Goiener gaur egungo eredu energetikoa aldatzea helburu duen elkarte bat da. Herritarrek energia elektrikoaren kontrola berreskuratu dezatela eta daukan garrantziaz ohartu daitezela nahi dute horretarako, energiaren kontsumo arduratsua eta jasangarria bultzatuz, jatorri berriztagarriko energiaren eskaria sustatuz eta eredu energetiko berri baten alde lan eginez.
Norbere burujabetza osoaren bidean urrats txiki-handi asko emon behar direla adierazi du Lekeitioko EH Bilduk. Ā«Energiaren burujabetzarako, adibidez, erraz-erraz daukagu kontratu aldaketa eginda. Iberdrola eta antzekoekin daukagun kontratuak eten eta Goiener eta antzekoez bazkidetuĀ». Zeregin horri ekingo diotela esan dute hurrengo bi hilabeteetan.