Gari & Bikbanak eta Uriberen emanaldia, «ezin ederragoa»
Zapran gagoz Lekeitiko 27. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitan kontzertua eskaini zuen barikuan Gari & Bikbanak, eta Lekeitioko Eskola Publikokoen esanetan, saioa «ezin ederragoa» izan zen. Ikusgarri aretoa bete egin zen, eta arduradunek esk...
Eukene Elordieta Lekeitioko Eskola Publikoko gurasoak egin zuen sarrera, eta Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitan orain arte egindako ekintzak errepasatu eta Euskal Eskola Publikoak bultzatu nahi dituen baloreak ere azpimarratu zituen. Bide beretik, orain arteko bidean parte hartzea eta elkarlana ardatz izan direla eta horrela izaten jarraituko duela esan zuen.
Uribek Amak einddako jertsak eta Alabari poemak irakurri zituen. «Bi poema horiek transmititzen dutena kontuan hartuta, Uribek Euskal Eskola Publikoa balore horiekin lotzen duela erakutsi zuen». Ostean, Gariren txanda izan zen. Garik Ez da amaiera (2013) eta Estutu (2016) lanak aurkeztu zituen. Horiez gain, bakarkako ibilbideko kantuen errepasoa ere egin zuen. Amaieran, gitarra akustikoa hartuta, Hertzainaken 564 taupada eta Zoratzen naizela bezalako abestiak eskaini zituen.