Lekeitioko EH Bildu: 'Aberri Eguna, ospatu eta aldarrikatu'
Independentistak Sareak Aberri Egunean, Apirilaren 1ean, Iruñara joateko deia egin deutse euskal herritar guztiari Burujabe hobe lelopean. Kanpo inposaketa eta eskusartze barik nahi dogu erabaki geure etorkizuna; askatasunean, demokrazian eta justizia sozialean oinarrituta. Horretarako, burujabetza osoa behar dogu ezinbestean. Euskal Errepublika aldarrikatzeko eta menpekotasunetik askatasunera salto egiteko ordua da.
Kataluniako prozesuaren aurrean Estatu espainiarrak bere mozorroa kendu eta argi erakutsi dau bizi dogun errealitatea. Arrazoi politikoak dirala eta Generalitateko goi-karguen atxilotze, kartzelaratze eta Euroaginduak aktibateak aldarrikapen independentisten kontrako eraso gogorra erakusten dabe. Modu horretan, Kataluniaren kontrako estrategia Euskal Herriaren kontrakoa be bada.
Bai Kataluniak, bai Euskal Herriak eta baita munduko hainbat herrik be, beren etorkizun politikoa erabakitzeko eskubide osoa dauke, erabakia herritarren esku egon behar dalarik. Aspalditik nabarmen ikusten gagoz menpekotasunaren kalteak arlo guztietan. Eraso eta sabotaia zuzenak argi itzi dabe burujabetzaren bidea dala alternatiba bakarra.
Badagoz hamaika arrazoi Aberri Eguna ospatzeko eta aldarrikatzeko. Aurten, Iruñara joango dira hainbat lekittar. Herrian gelditzen garenok, egun honegaz bat egiteko, eguerdiko 12:00etan batuko gara udaletxeko eskeileretan. Ostean, Lumentza mendira igoko gara. Zu be herrian bazagoz eta Aberri Eguneko parte izan nahi badozu, zatoz gugaz!!!
–Miren Tere Aboitiz Erkiaga. Lekeitioko EH Bilduren izenean.