Aurten ere Irakurketa Txokoa izango dute munitibartarrek
Aurreko urteetan legez, Irakurketa Txokoa prestatzeko lanean dihardu Munitibarko Euskara Batzordeak. Euskal literatura ezagutara ematea eta herritarren artean euskaraz irakurtzeko ohitura bultzatzea dituzte helburu.Aurtengo lehen saiorako Jasone Osoro ...
Aurtengo lehen saiorako Jasone Osoro idazle elgoibartarraren 12etan bermuta eleberria aukeratu dute. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako XVI. Augustin Zubikarai beka irabazi ondoren, 2015ean argitaratu zuen.
Gaur egun, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria da Osoro, eta apirilaren 13an solasaldia egingo dute beragaz. Munitibarko Liburutegian elkartuko dira, 18:30ean. Elgoibarko idazlearen aipatu eleberria liburutegian eskuratu daiteke, 16:00etatik 20:00etara.
Maitasuna, zeloak, altruismoa, egoismoa, inbidia, erresumina, beharra, kariƱoa, menpekotasuna, miseria, errua, plazerra, damua, desesperazioa, nartzisismoa, beldurra, neurosia…, sentimendu sorta zabalaren sorleku dira harremanak, eta horiek denak eta askoz gehiago bildu ditu Osorok lanean.