Jatorri lekeitiarra daukan Xabier Urkiagak milioi bat euro irabazi ditu Alemaniako telebista saio batean

Alemaniako bigarren telebista kate ikusienaren Schlag den Henssler izeneko programan parte hartu du Urkiagak; publikoak Internet bidez bozkatu zuen zeinek parte hartu behar zuen, eta Urkiaga aukeratu zuten. Steffen Henssler sukaldari eta telebista izarra da programaren aurkezlea. Lehiakideak Hensslerren aurka lehiatu behar izaten du; 15 froga egin behar dira. Orain artean, inork ez dio telebista izarrari irabazi, eta Urkiaga lehena izan da; milioi bat euro irabazi ditu (Urkiagak ez dauka zergarik ordaindu beharrik). Urkiagak 65-26 markagailuagaz irabazi zion Hensslerri.

Xabier Urkiaga

Xabier Urkiaga, sariagaz.

Steffen Henssler sukaldari eta telebista izarra

Steffen Henssler sukaldari eta telebista izarra

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend