Iaz Gorlizen froga pilotua egin eta gero, edukiontzien monitorizazio sistema beste herri batzuetara zabaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak, tartean daude Etxebarria eta Amoroto. Sistema ezarrita, aldundiak
bi helburu lortu nahi ditu: “Herritarrei
zerbitzu eragingarriagoa eskaintzeko eta baliabide eta
bitarteko publikoak optimizatzeko balio duten teknika berritzaileak aplikatzea, eta Bizkaian sortu berri den
enpresa baten garapenean laguntzea“.
Monitorizazio sistemari esker, edukiontzietan erregistratzen diren datuak egunero monitorizatuko direla diote. Datu horiek analisi plataforma baten integratuko dira, eta astero eta hilero Garbikerrera igorriko dira, edukiontzien bilketa zerbitzuaren
antolakuntza optimizatzeko eta
erabiltzaileen jarrerak eta ohiturak ezagutzeko.
“Monitorizazio sistema horri esker, bilketa ibilbideak ere optimizatu egin ahal dira. Izan ere, beti jakingo da zehatz zeintzuk edukiontzi dauden beteta eta zeintzuk ez”
Sistema Etxebarrian eta Amoroton ezartzeaz gain, ondoko herrietan ere ipini dute: Ea, Lanestosa, Ubide eta EreƱo. Sistema ezartzeko
herriak aukeratzerakoan ondoko irizpideak eduki dituzte kontuan: Biztanle gutxiko herriak izatea, beste toki batzuetatik urrun egotea eta edukiontziak sakabanatuago egotea.
Sistemaren funtzionamendua. Haririk ez duen sentsorea da ezarri dutena. Gailu horrek edukiontziaren betetze maila eta biltegiaren tenperaturari buruzko datuak jasotzen ditu. Sentsoreak, gainera, ustezko suteak, iraulketak, edukiontziek gainezka egiten duten edo ez, buxatzeak eta edukiontzian ihesen bat dagoen ere atzematen du. Jasotzen diren datu guztiak egunero kontsultatu ahalko direla esan dute.
“Monitorizazio sistema horri esker, bilketa ibilbideak ere optimizatu egin ahal dira. Izan ere, beti jakingo da zehatz zeintzuk edukiontzi dauden beteta eta zeintzuk ez”. Informazio horri esker, bilketa zerbitzuaren kostua gutxituko duela ere esan dute.