Iazko txapelduna nahikoa erraz nagusitu da aurtengoan ere.
Odol garbien finala bost zaldiren artean jokatu zuten. Kantabriako Guriezo herritik etorritako
Mariposa zaldia eta Manuel Revuelta sailkatu ziren bigarren, eta horien atzetik geratu ziren Lasarteko Iñaki Bueno eta
Presuntuoso zaldia.
‘Mariposa’ zaldia sailkatu zen bigarren, odol garbietan.
Argazkia: Aitor Izpizua Uskola
Bestalde, Kart Cross lehia egon zen, eta Iban Muñoz eta Asier Tejado aurrez aurre aritu ziren, bi txandatan. Horiek zazpi itzuli eman zizkien 820 metroko zirkuituari. Nahiz eta lasterketa osoan berdintsu joan, bi txandetan
Iban Muñoz gernikarra izan zen
irabazlea, eta ondorioz, berak eraman zuen Mendexako
Laperri garaikur berezia.
Antolatzaileek azaldu dutenez, bi pilotuak lehenengoz aritu ziren hondartzan eta oso gustura gelditu ziren egindako lasterketarekin, zirkuituarekin zein giroarekin.
Urtero moduan, ikusmin handia sortu du Karraspio hondartzan lehiatutako probak. Eguraldiak asko lagundu ez arren,
2.000 ikusle inguru hurreratu ziren Mendexako hondartzara. “Argi ikusi da lasterketa hauek jende artean indarra dutela eta urteroko ohitura dela ikusle askorentzat”, azpimarratu dute Kuku Habixa Kultur Elkartearen ordezkariek.
Azken orduko gorabehera batzuen ondorioz, hasieran izena eman zutenek baino zaldizko gutxiagok lehiatu zuten martxoaren 31ko lasterketa. Odol garbietan hamar zaldizkok izena eman zuten, eta gurutzatuetan, aldiz, bik, baina, azkenean odol garbi motako zazpi zaldik eta
gurutzatuetako bakarrak parte hartu zuten: Guriezoko Jose Manuel zaldizkoak
Rocinante zaldiarekin.
Aurreikusi moduan, bi sailkatze lasterketa eta bi final lehiatu zituzten, aurreikusita bezala. Bakoitzean hiru buelta eta erdi eman behar izan zituzten 510 metroko zirkuitoari.
Zozketa. Euro bateko sarrerakin batera banatu ziren zenbakien artean zozketa egin zuten. Bi sari Leagi kanpinean asteburu bat bi lagunentzat edo afaria bi lagunentzat izan ziren, eta beste bost sari, ostera, Mendexa Abentura Parkerako bina sarrera.