Sidreria Andrakas izan da aurtengo Pazkoetako Idi Proben irabazlea
Hiru laurdeneko distantziagatik lortu du garaipena Lemoizko probalariak. Txomin Renteria izan da bigarrena, eta Garagarza hirugarrena. Dema estua egon da aurtenAzken saioan erabaki dira aurten Etxebarriko Pazkoetako idi probak. 48 untze eta 3/4 eginda ...
Hiru laurdeneko distantziagatik lortu du garaipena Lemoizko probalariak. Txomin Renteria izan da bigarrena, eta Garagarza hirugarrena. Dema estua egon da aurten
Azken saioan erabaki dira aurten Etxebarriko Pazkoetako idi probak. 48 untze eta 3/4 eginda Lemoizko Sidreria Andrakasek eraman ditu 65. Sari Handiko mantak. Dema estua egon da aurten. Lehen postuetan, esaterako, hiru laurdeneko distantziak eman dio garaipena Sidreria Andrakasen idi bikoteari. Bigarren Txomin Renteria gelditu da 48 untza justu eginda, eta hirugarren Garagarzaren idi parea 46 untza eta erdi osatuta.Guztira, 23 idi bikotek jokatu dute martxoaren 29an hasi zen Etxebarriko idi dema ezaguna, eta zazpi saio jokatu dira herriko plazan. Astelehen gaueko azken saioa amaitutakoan banatu zituzten sariak. Irabazleak 1.600 euroko diru saria, mantak, txapelak eta garaikurra jaso zituen. Lea-Artibaiko lehenengoak ere, Roberto Erkiaga Usaisti berriatuarrak, ere eraman zuen saria: 300 euro eta akuilu sorta. Horrez gain, Ramon Ibarzabal Iketza akuilaria omendu zuten, eta txapela eman zioten opari.