Lur Aranburu Etxaniz gimnastikalari ondarrutarrak irabazi du Gipuzkoako gimnastika txapelketa, bakarka. Eibarko Ipurua gimnastika erritmikoko taldean aritzen den ondarrutarrak, hain zuzen ere,
junior absolutu kategorian lortu du garaikurra.
Bakarkako txapelketa atzo [apirilak 15] jokatu zen Eibarko Ipurua kiroldegian. Aranburuk lau kategoriatan parte hartu zuen, eta guztietan podiuma lortu zuen.
Hiru domina lortu ditu guztira: uztaiagaz urrea lortu zuen, eta xingola eta mazoagaz, berriz, zilarra eta brontzea lortu zituen, hurrenez hurren. Pilotagaz lehen postua lortu bazuen ere, ez zuen dominarik lortu. “Bera izan zen parte hartzaile bakarra”.
Lur Aranburu gimnastikalari ondarrutarra pilotagaz ariketa egiten. Argazkia: Club G.R. Ipurua
Aste bi barru Euskadiko txapelketan jardungo du, eta ekainaren bukaeran, berriz, Espainiako txapelketan izango dela jakitera eman du Aranburuk.
Era berean, Euskadiko ligako emaitzak ere jakitera eman dituzte. Eta Aranburuk hirugarren amaitu du liga. “Lehen fasea lehen postuan amaitu zuen, eta bigarrena, laugarren. Bi faseen batura egin ostean, hirugarren geratu da”.