Ondarroa Arraun Elkarteko
alebin mailako mutilek eta txiki mailako neskek ikurrin bana lortu dute Bizkaiko batel txapelketan. Txapelketa asteburuan jokatu da Sestaoko La Benedicta estropada eremuan. Zapatuan [apirilak 14] sailkapen estropadak jokatu ziren, eta atzo [apirilak 15], berriz, finalak jokatu zituzten bost batel onenek.
Beste kategoria batzuetan ere emaitza oso onak lortu dituzte Isuntzak, Ondarroak eta Lea-Artibaik.
Dominekin bueltatu dira alebin neska eta txiki neska kategorietan.
Ondarroa Arraun Taldeko kideak, Sestaon. Argazkia: Ondarroa Arraun Taldea
Alebin mailako mutilen ikurrina lortzeko 2 minutu eta 25,56 segunduko denbora behar izan zuten Ondarrutarrek. Atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Arkote eta Itsasoko Ama. Txiki mailako nesken kategorian, berriz, bi luze egin behar izan zituzten arraunlariek. Ondarroak 5 minutu eta 2,68 segundo behar izan zituen. Artibai sailkatu zen bigarren, 4,78 segundora, eta Kaiku izan da hirugarren.
Txiki mailan, nesketan, bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren, Isuntza eta Ondarroa. Arkotek irabazi zuen estropada 2 minutu eta 28,20 segundoko denboragaz.