Bizikletagaz Lekoiz 68 aldiz igotzeko erronka bete du Aitor Antxustegi berriatuarrak

Everest mendiaren garaiera (8.848 metro) bikoiztuta, 17.696 metroko desnibel metatua daukan erronka bete du txirrindulari berriatuarrak. Horri, txirrindularitzan Everesting bikoitza egitea deitzen diote. Hasiera bateko asmoa erronka 30 ordutan betetzea bazen ere, berriatuarrak lehenago amaitu du (19:50ean). Eta Antxustegiren laguntzaileek jakitera eman dutenez, “oso errez” egin du. 68 igoera eta jaitsiera egin nahi bazituen ere, azkenean 70 egin ditu.

Atzo hasi zen proba egiten [apirilak 16], 15:00etan. Bi ordu eta hamar minututik behin hiru minutuko geldialdia egin du berriatuarrak. “Bost igoera egiten dituen bakoitzean geratzen da, zer edo zer jan, arropak aldatu eta abar egiteko”. Gutxi gorabehera, buelta bakoitza 25 minututan egiten du.

Gauez ere ondo ibili dela esan dute. “Gauean freskotu egin du, eta ondorioz, askoz hobeto sentitu dela esan du Antxustegik”. Hala, gauez erritmoa ere ez duela jaitsi esan dute.

Laguntzaileak, txandaka. Txirrindulari berriatuarrak laguntzaileak ere eduki ditu; herriko txirrindulariak txandaka ibili dira beragaz batera ibilbidea egiten.

Ez da estreinako aldia Antxustegik horrelako erronka bat egiten duena. Elgoibarko San Pedron egin zuen, Bermeoko Solluben eta baita ere Karakaten (Soraluze). Beraz, Lekoizkoagaz laugarren Everesting bikoitza egingo du.

Aitor Intxaustegi erronka Lekoiz Everesting

Antxustegi, eskuman, Lekoiz igotzen, laguntzaileekin.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend