Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko bi saio jokatuko dira Ondarroako gaztetxean. Saio biak domekan [apirilaren 22an] jokatu dira. Bata, 12:00etan izango da, eta bestea, ostera, 17:30ean. “Asteburu honetan ere Udabarriko Faseko sailkapen saioekin gozatzeko aukera izango da”, agertu dute Bizkaiko Bertsolari Elkartetik.
Seina bertsolarik parte hartuko dute bi saioetan, eta honako lanak egin beharko dituzte: zortziko nagusiak ofizioetan hiruna bertso, zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso, puntu erantzun bi zortziko txikian (bakarka) eta gai bati buruz bertso bi (bakarka), doinu eta neurri librean.
Goizeko saioari dagokionez, honako sei bertsolariak taularatuko dira: Aitor Ruiz Urizar (Lekeitio), Nahia Ibarzabal Gisasola (Markina-Xemein), Asier Galarza Garai (Muxika), Arrate Illaro Etxebarria (Getxo), Peru Vidal Gurrutxaga (Leioa) eta Unai Mendiburu Valor (Algorta). Antolatzaileek adierazi dutenez, Nahia Ibarzabalek lehenengoz parte hartuko du txapelketan. Saioan gaiak ematen, berriz, Olatz Larrinaga Caballero ariko da, eta epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Mirari Azula Aurrekoetxea lekeitiarrak, Miriam Juaristi Urizarrek eta Jon Jaio Aiartzaguenak. Idazkari beharretan, berriz, Itziar Basterretxea Olarreaga ondarrutarra ariko da.
Aissa Intxausti kantuan, Derion. Argazkia: Bizkaiko Bertsolari Elkartea
Arratsaldeko saioan, berriz, honakoek parte hartuko dute: Aitor Arrizubeita Egaña
Toko (Lekeitio), Lander Ibarluzea Bikandi
Aitxulua (Etxebarria), Iker Apraiz Solaguren (Atxondo), Illart Gumuzio Solaguren (Igorre), Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa) eta Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño). Saioan gaiak ematen Leire Garatxena Larrabe ajangiztarra ariko da. Eta epaimahai eta idazkari lanetan, ostera, goizeko berak ariko dira.
Saiorako sarrerak txarteldegietan egongo dira salgai, egunean bertan, saioak hasi baino ordu erdi lehenago.
Sarreren prezioa 3 eurokoa izango da, 2 eurokoa bazkideentzat, eta 16 urtetik beherakoak doan sartu ahalko dira.
Derioko bertso saioan bigarren amaitu du Aissa Intxausti lekeitiarrak. 156 puntu lortu ditu
Lehengo bi saioak. Zapatuan [apirilak 21], 17:30ean, berriz, beste saio bat jokatuko da Otxandioko Mañondoko gimnasioan. Honako sei bertsolariak ariko dira bertsotan: Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein), Lurdes Ondaroa Mallea (Munitibar), Aitor Etxebarriazarraga Gabiola (Gernika-Lumo), Ben?at Vidal Gurrutxaga (Leioa), Imanol Uria Albizuri (Algorta) eta Jontxu Martinez Zarrabeitia (Usansolo). Aramendik, Ondarok, Etxebarriazarragak eta Martinezek lehenengoz kantatuko dute txapelketan.
Joan den asteburuan, aldiz, Udabarri Faseko lehenengo bi saioak jokatu dira Bilbon eta Derion. Bilboko saioa Ekaitz Larrazabal
Katxo-k irabazi du, 160,50 puntu lortuta. Bikain Urkirik ondarrutarrak, berriz, seigarren amaitu du saioa, 119 puntugaz. Derioko saioa berriz, Malen Amenabarrek irabazi du, 167,50 puntu lortuta. Aissa Intxausti lekeitiarra bigarren izan da (156 puntu), Mikel Retolaza busturiarra hirugarren (151,50 puntu), Enare Muniategi arteagatarra laugarren (150,50) eta Koldo Gezuraga gernikarra seigarren (146 puntu).