Boluntarioak behar dituzte Ondarroako Lasterbidean antolatzeko

Ekainaren 17an Ondarroan egingo den  VI. Lasterbidean euskal presoen aldeko elkartasun lasterketaren antolatzaileek boluntarioak behar dituztela agertu dute. “Bi hilabete falta diren honetan boluntario bila gabiltza, egun osoko egitarau batek jende askoren beharra baitu”.

Egitasmoaren antolatzaileek azaldu dutenez, herritarrez gain, prest dauden eskualdeko jendearean laguntza ere beharko dute nazio mailako egun oso bat aurrera eramateko. Izan ere, kanpotik 3.000 bat lagun etor daitezkeela kalkulatu dute. “Herrira etorriko den jende guztia era ziur batean Ondarroan banatuta egoteko, boluntarioak beharko dira. Eta horretarako nahikoa jende beharko da ibilbideko bidegurutzeetan egoteko, dortsalak banatzeko, txipak kentzeko, aparkalekuetako segurtasuna bermetzako edota bazkariak zerbitzatzatu eta antolatzeko. Gutxi gorabehera 150 bat txanda bete beharko direla uste dugu”.

Lasterbidean lasterketaren aurkezpena, Ondarroan

Lasterbidean lasterketaren aurkezpena, Ondarroan

Laguntzeko asmoa daukanari dei egiten diote barikuan [apirilak 20] 18:30ean Ondarroako Kofradia Zaharrean egingo den lantaldearen buruzko batzarrean parte hartzera. Batzarrean zer lan bete behar diren azaltzeaz gain, ekainaren 17an egongo den egitaraua ere aurkeztuko dute. “Martxo hasieran ere egin genuen beste batzar bat, baina orduan gauza asko zehaztu barik zeuden. Oraingoan gauzak zehatzago ditugu, eta jendeari guk identifikatuta ditugun lanak nahi dizkiogu aurkeztu”.

Posta elektroniko bat ere jarri dute herritarren eskura, eta bertan nahi duenak eman dezake izena. Honako helbidera idatzi dezakete kirol ekimenean lagundu nahi duten guztiek: ondarru.lasterbidean@gmail.com.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend