Motrollora, familia giroan
Aulestiko Urzabal Guraso Elkarteak antolatuta, domekan mendi irteera egin zuten Motrollo mendira, eta 35 bat pertsona elkartu ziren. 09:30ak inguruan Herriko plazatik irten ziren 13 kilometroko ibilbidea egitera. Eguraldia lagun, giro ederra izan zuten...
Aulestiko Urzabal Guraso Elkarteak antolatuta, domekan mendi irteera egin zuten Motrollo mendira, eta 35 bat pertsona elkartu ziren. 09:30ak inguruan Herriko plazatik irten ziren 13 kilometroko ibilbidea egitera. Eguraldia lagun, giro ederra izan zuten familiek. Ikasturteko azken hiruhileko honetan egingo dituzten hiru irteeretan lehena izan zen domekakoa. Hurrengoa maiatzean izango da, eta Illunzarrera igoko dira. Ikasturtea borbiltzeko, ekainean Urregaraira egingo dute ibilaldia.