Eñaut Zubikarai Goñi ondarrutarra mundu mailan golik jaso gabe denbora gehien daramaten hamar atezain onenen artean dago. Zeelanda Berriko Aucland City-ko atezainari urtarrilaren 13an sartu zioten azken gola Southern United taldearen aurkako neurketan, eta ordutik inork ez du lortu Zubikarairen atea zulatzen.
Historia egiten ari da atezain ondarrutarra. Izan ere, ez du jaso golik Zeelanda Berriko lehen mailako futbol ligako eta Ozeaniako txapeldunen ligako azken hamalau neurketetan. Hainbat txapelketetako partiduak kontuan hartuta
1.278 minutu daramatza golik hartu gabe. Zehatz esanda, ligako 918 minututan eta txapeldunen ligako 360 minututan ez du golik jaso.
Munduko errekorra Vasco da Gama taldeko Geraldo Pereira de Matos Filho
Mazzaropi atezain brasildarrak dauka. Brasildarrak 1977 eta 1978 urteen artean lortu zuen errekorra, golik jaso gabe 1.816 minutu (20 partidu inguru) egon ostean.
Atezain ondarrutarra 2016an fitxatu zuen Zeelanda Berriko lehen mailako futbol taldeak, eta ordutik ona emaitza onak lortu ditu. Taldeagaz herrialdeko liga eta Ozeaniako txapeldunen liga bat ere irabazi ditu. Eta hemendik gutxira txapeldunen ligako finalerdiak jokatuko ditu Team Wellinghton-en aurka.
SAILKAPENA
- Mazzaropi (Brasilgo Vasco de Gama). 1.816 minutu (1977/05/18-1978/09/07).
- Nawaf Al-Khalidi (Kuwaiteko Al-Qadsia). 1.453 minutu (2011/02/12-2012/03/16).
- Thabet El-Batal (Egiptoko National SC Cairo). 1.442 minutu (1975/04/07-1976/12/29).
- Dany Verlinden (Belgikako Club Brugge). 1.390 minutu (1990/03/03-1990/09/26).
- J. M. Buljubasich (Chileko Universidad Catolica). 1.352 minutu (2005/06/26-2005/10/30).
- Thabetl El- Batal (Egiptoko National SC Cairo). 1.325 minutu (1978/03/03-1979/02/16)
- Edwin van der Sar (Ingalaterrako Manchester United). 1.311 minutu (2008/11/08-2009/03/04).
- Essam El-Hadari (Egiptoko National SC Cairo). 1.288 minutu (2006/02/28-2006/08/21).
- Sameer Saeed (Kuwaiteko Al-Arabi/Kuwait City). 1.283 minutu (1987/11/01-1989/11/23).
- Eñaut Zubikarai (Zeelanda Berriko Aukcland City). 1.278 minutu (2018ko urtarrilaren 13tik).