Balletak, hip-hopak eta funkyak hartu dituzte Ondarroako kaleak
zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi
Dantzarte elkartekoek eskerrak eman dizkiete Ondarroara etorri diren ballet eskoletako dantzariei, eta esan dute guztien artean “ikuskizun ederra” eskaini ahal izan dutela aurten hamabigarrenez egin den dantza erakustaldian. Urtero legez, Plaiko Zubi inguruak jendez bete dira.zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi
Itsasaurren jarraitu dute dantzek. 12:45ean hasita, Dantza Kalean egin dute seigarren urtez. Uzuri Nieto, Naia Arrasate eta Maitane Uriberen 93 ikasle aritu dira gorputzak astintzen. Bederatzi koreografia egin dituzte, hip-hop, ballet eta funky estiloetan: New Rulles, Runnin, Jentee, Kristaldu, Anima, Beautiful people, Work, River eta Kiss the sky. Bihar, Donostiako Barran parte hartuko dutela iragarri dute Dantzartekoek.