Euskadiko Batelen Txapelketa irabazi dute txiki mailako Ondarroa Arraun Elkarteko neskek. Bandera eta urrezko dominak eskuratzeko
5 minutu eta 2,70 segundo behar izan dituzte. Ondarrutarrek, gainera, nagusitasun osoz irabazi dute; bigarren sailkatuak baino 3,61 segundo arinago amaitu zuten 1.000 metroko estropada. Bi luze eta ziaboga bat egin ostean, ondarrutarren atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Pasai Donibane Koxtape, Orio eta Itsasoko Ama.
Txapelketa Legutioko (Araba) estropadetako esparruan jokatu da asteburuan. Zapatuan [apirilak 21] kanporaketak jokatu ziren, eta atzo [apirilak 22], berriz, txapelketaren finalak. Guztira 99 batelek parte hartu dute, eta horietatik
11 batel eskualdeko arraun elkarteetakoak izan dira: lau Ondarroakoak, bi Artibaikoak eta bost Isuntzakoak.
Ondarroako txiki mailako neskak, urrezko dominagaz soinean. Argazkia: Berrmeo Arraun Argazkiak
Atzo, finalez gain,
kontsolazio tandak ere jokatu zituzten Isuntzako, Artibaiko eta Ondarroako beste hainbat batelek. Artibaiko neskek, esaterako, hirugarren postua lortu zuten txikien mailan nesketan. Emakumezko etorkizunekoak mailan, berriz, Artibaiko batela hirugarren helmugaratu zen, eta Ondarroakoa, ostera, laugarren.
Txiki mailan mutiletan, berriz, Isuntzako mutilek bigarren postua lortu zuten, eta kadete mailan mutiletan, ostera, lehen postua lortu zuten.