Guztira,
45 bolarik parte hartu zuten zapatuan [apirilak 21] Elgoibarko San Pedron jokatu zen jaurtialdian. Zazpi txirlogaz berdinduta gelditu ziren Floreagako Beñat Astigarraga, Gorka Etxaniz eta San Migelgo Unai Loiola, lehen, bigarren eta hirugarren sailkatuak. Laugarren postua, berriz, Asola Berriko Ganix Rodrigezek eskuratu zuen, bost txirlo botata, eta lau txirlogaz bosgarren eta seigarren gelditu ziren San Migelgo Xabier Loiola eta San Joxepeko Mikel Almorza.
Elgoibarko San Pedron jokatutako bosgarren jardunaldia. Argazkia: Mikel Urkia Zuloaga
San Pedroko puntuekin sailkapen orokorraren gorenera igo da Unai Loiola 24 txirlogaz, bigarren Gorka Etxaniz dago 21 txirlo botata eta hirugarren Xabier Loiola 19 txirlogaz.
Seigarren jaurtialdia Soraluzeko San Andresen jokatuko da
maiatzaren 5ean.