Jaialdi bereziagaz ospatu du laugarren urteurrena ere Musikaia Musika Eskolak, eta musika kalera aterata alaitu zituzten barikuan [apirilak 20] Lekeitioko txokoak. Kalejira jendetsuagaz hasi zuten ekitaldia eta emanaldia eskaini zuten ondoren, Limoneroetan.
Limoneroetako emanaldia. Argazkia: Musikaia
Entzuleenganako hurbiltasuna eta goxotasuna lortu asmoz aukeratu dute gune berria aurten, III. Musikaia Eguna ospatzeko, eta
publikoaren erantzuna nabarmena izan da; jendez gainezka egon zen Eskolapeko txokoa, eta ia euskal dantzak dantzatzeko ere lekurik barik gelditu ziren Musikaiako artistak.
Ekitaldiak izandako parte hartze eta erantzunagaz oso pozik agertu dira Musikaiako zuzendariak. “Txokolatada ere primeran atera zen”, azaldu dute. Baina, lekua txiki gelditu zaiela eta, datorren urtean berriz ere plazara itzuliko direla aitatu dute “ikusle zein musikarientzako leku gehiago eduki ahal izateko”.