Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko bi saio jokatu ziren domekan [apirilak 22] Ondarroako Gaztetxean. Goizeko kanporaketa saioko irabazlea Peru Vidal leioarra izan zen eta arratsaldeko kanporaketako irabazlea, berriz, Txaber Altube abadiñarra.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteko kideek nabarmendu dutenez, giro ederrean jokatu ziren kanporaketa biak Ondarroan. “
Bertsozaleek ederto erantzun dute sailkapen saio bietan”.
Ondarroan jokatutako bertso saioetako bat. Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Bertsolariek honako lanak egin behar izan zituzten: zortziko nagusian ofizioetan hiruna bertso, zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso, puntu erantzun bi zortziko txikian (bakarka) eta gai bati buruz bertso bi (bakarka), doinu eta neurri librean.
Goizeko saioa Peru Vidalek irabazi zuen, 179,5 puntu lortuta. Asier Galarza muxikarrak, berriz, hirugarren (173,5 puntu) amaitu zuen saioa, eta Aitor Ruiz lekeitiarrak (138,5 puntu) eta Nahia Ibarzabal markina-xemeindarrak (134,5 puntu), bosgarren eta seigarren, hurrenez hurren.
Aramendi, irabazle. Arratsaldeko saioa, bestalde, Txaber Altubek irabazi zuen, 185,5 puntu lortuta. Lander Ibarluzea
Aitxulua etxebarritarrak hirugarren amaitu zuen (166,5 puntu), eta Aitor Arrizubieta lekeitiarrak (151 puntu), ostera, seigarren.
Otxandioko bertso saioa. Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Zapatuan [apirilak 21], bestalde, Udabarriko Faseko
hirugarren saioa jokatu zen Otxandion. Josune Aramendi markina-xemeindarrak irabazi zuen saioa, 191,5 puntu lortuta. Lurdes Ondaro munitibartarrak (159 puntu) hirugarren amaitu zuen eta Aitor Etxebarriazarraga (157,5 puntu) gernikarrak, berriz, laugarren.
Hurrengo saioa zapatuan [apirilak 28] izango da, 17:30ean Gautegiz Arteagako kultur etxean. Kantatuko duten bertsolariak hurrengo izango dira: Igor Galarza (Abadiño), Iker Garitagoitia (Arrigorriaga), Itxaso Paia (Getxo), Joseba Barandiaran (Bilbo) Julen Ibarguengoitia Julepo (Gernika-Lumo) eta Maider Barañano (Getxo).