150 txirrindularik parte hartu dute Gizaburuagako BTT lasterketan
Bizkai osotik etorritako 150 txirrindulari gaztek parte hartu zuten domekan Gizaburuagan jokatu zen Eskolarteko IV. BTT lasterketan.Gizaburuagako Udalak eta Lekeitialde Txirrindulari Elkarteak elkarlanean antolatu dute kirol proba, eta emaitzagaz oso g...
Gizaburuagako Udalak eta Lekeitialde Txirrindulari Elkarteak elkarlanean antolatu dute kirol proba, eta emaitzagaz oso gustura geratu direla nabarmendu dute. «Eguraldi ona egin zuen, eta parte hartzaileak eta proba ikustera etorri zirenak gustura geratu ziren».
Antolatzaileek igorritako datuen arabera, Bizkaian federatuta dauden hamabi taldetako txirrindulariek parte hartu dute proban. Honakoak izan dira Gizaburuagan bildu diren taldeak: Berango, Mendi mendi, Balmaseda, Arratia (Murias), Zaldibar, Markina-Xemein, Amorebieta, Ermua, Durango, Fundacion Euskadi, Busturia eta Bilbaina. Eta txirrindulari gehien Zaldibar eta Arratia taldekoak izan direla azaldu dute. «Zaldibar taldekoak 25 izan dira, eta Murias taldekoak, ostera, 23. Parte hartzaile gazteenak, bestalde, 8 urte izan ditu, eta zaharrenak 15».
Probari dagokionez, zortzi lasterketa izan ziren guztira. Gazteenek 600 metroko ibilbidea osatu behar izan zuten udaletxe atzean prestatuko zirkuituan, eta nagusienek, berriz, 1.200 metroko zirkuitu luzea egin zuten.
Datorren urtean ere lasterketa antolatzeko asmoa daukatela azaldu dute antolatzaileek. «Federakuntzatik hamazortzi proba antolatzen dira urtero, eta, aurten, 26 izan dira izena emanda egon direnak. Hortaz, zortzi kanpoan geratu behar izan dira, eta horiek datorren urtean lehentasuna edukiko dute probak antolatzeko orduan. Gu saiatuko gara datorren urtean antolatzen, baina federakuntzak baimena ematen digun ikusi beharko da».