Balletak, funkyak eta hip-hopak hartu dituzte herriko kaleak
Ia 200 dantzarik bat egin dute Ondarroako Barra Txikian, Barra Handian eta Dantzan Kalean erakustaldian. Parte hartu duten ballet eskolei eskerrak eman dizkieteDantzaren Nazioarteko Eguna goi-goitik eta dantza ikuskizun ederrekin ospatu zuten zapatuan,...
Ia 200 dantzarik bat egin dute Ondarroako Barra Txikian, Barra Handian eta Dantzan Kalean erakustaldian. Parte hartu duten ballet eskolei eskerrak eman dizkiete
Dantzaren Nazioarteko Eguna goi-goitik eta dantza ikuskizun ederrekin ospatu zuten zapatuan, Ondarroan. Urtero modura, Plaiko Zubiaren ondoko barandetan egin zituzten Barra Txikia eta Barra Handia. Ondarroa, Markina-Xemein, Lekeitio eta Villasana de Menako (Burgos, Espainia) ballet ikasleek egin zuten erakustaldia; 88 dantzarik denetara. Barra Txikiko koreografiak Belen Vallerenak izan ziren, eta handikoak, Mentxu Medel, Helis Legorburu eta Idoia Lekunberrirenak.Dantzarte elkartekoek eskerrak eman zizkieten Ondarroara etorri ziren ballet eskoletako dantzariei, eta esan zuten guztien artean «ikuskizun ederra» eskaini ahal izan dutela aurten hamabigarrenez egin den dantza erakustaldian. Urtero legez, Plaiko Zubi inguruak jendez bete ziren.
12:45ean hasita, bestalde, Dantza Kalean egin zuten seigarren urtez. Uzuri Nieto, Naia Arrasate eta Maitane Uriberen 93 ikasle aritu ziren gorputzak astintzen Itsasaurren. Bederatzi koreografia egin zituzten, hip-hop, ballet eta funky estiloetan.