Udalerrian kontuan hartu beharreko
arazo, beharrizan eta balizko irtenbideei buruzko erradiografia osatu gura du udalak, herritarren parte hartzeagaz. HAPO Hirigintza Inklusiboari buruzko galdetegia udaletxean edo
www.ispaster.net webgunean eskuratu eta bete daiteke.
Udalerriaren etorkizuneko hirigintza-antolamendua definitzea lan teknikoa da, eta alderdi ezberdinak hartu behar dira kontuan, lege ezberdinetatik hasi eta sektoreka ezartzen diren zehaztapenetara arte.
Hirigintza Inklusiboa deritzona herria aztertu eta proiektatzeko moduak zabaltzen dituen “begirada berri bat” dela adierazi dute. Orain arte, batez ere emakumeek herrian sentitzen zuten segurtasun edota segurtasun ezean eta euren ikusgarritasunean oinarrituta egon dela azaldu dute, puntu beltzen mapak edota mapa sinbolikoak osatuz, besteak beste. Beraz, oraingo honetan, herritarren parte hartzea bultzatzeko, galdetegi honegaz beste
hainbat faktore kontuan hartuko dituzte. Horretarako, besteren artean, aniztasun funtzionalari, menpekotasunari, adin nagusikoei eta umeei buruzko galderak helarazi dituzte.
Ispasterko Udalak galdetegia betetzera animatu ditu herritarrak, proiektu honi eskainitako denbora eskertuz.