Tximistako neskak, Bizkaiko txapeldun
Tximista atletismo taldeko nesken taldeak Bizkaiko taldekako txapelketa irabazi du hirugarren urtez jarraian. Zapatu arratsaldean Durangon eta domeka goizean Getxon ospatutako txapelketan 160,5 puntu lortu zituzten gazteek, eta 6,5 puntuko aldeagaz txapela jartzea lortu dute.
Guztira 18 probak eta 4×100 eta 4×400 erreleboak osatzen dute Bizkaiko txapelketa. Tximistako neskak fin aritu ziren bakarkako proba bakoitzean eta lehenengo postua lortu zuten errelebo motzean Olatz Martiartu, Irati Iriondo, Maitane Laka eta Nora Agirrek osatutako taldeak. Errelebo luzean, berriz, bigarren postua lortu zuten Ainara Plaza, Aiora Agirregomezkorta, Irati Agirregomezkorta eta Naiara Virtok.
Tximista taldeko arduradunek azaldu dutenez, atletek markak hobetu dituzte bakarkako probetan. “Maitane Lakak 200 metrotan, Maite Goitiak disko jaurtiketan, Araitz Rinconek 3.000 metro leunetan, Alaitz Zabalak 100 metro hesietan eta Oihane Gonzalezek pisu jaurtiketan. Bestalde, denbora luzean min hartuta egon diren atletak ere, osatu eta marka ederrak lortu dituzte. “Olatz Martiartuk hirukoitza jauzian 11,36 metro egin zituen esate baterako”.