Herritarrei talde berriari buruzko informazioa ematen eta bazkideak egiten aritu ziren zapatuan Amandarri Triatloi Taldekoak. Eskolapean elkartu eta kamisetak eta triatloia egiteko materiala ere izan zuten salgai eta bertara inguratu zirenek pintxoak d...
Herritarrei talde berriari buruzko informazioa ematen eta bazkideak egiten aritu ziren zapatuan Amandarri Triatloi Taldekoak. Eskolapean elkartu eta kamisetak eta triatloia egiteko materiala ere izan zuten salgai eta bertara inguratu zirenek pintxoak dastatzeko aukera ere eduki zuten. «Ilusioz» ekin diote ibilbide berriari, eta pozik azaldu ziren edukitako harreragaz: ordu gutxi batzutan, ia bikoiztu egin zuten bazkide kopurua 100 inguru ziren ordura artean. Amandarri triatloia praktikatu nahi duten guztiei zabalik dagoela gogorarazi zuten taldekideek, bakoitzak bere mailan eta bere erritmoan egiteko. Erronka berriei ekiteko gogotsu agertu ziren.