Bi lagun atxilotu dituzte iturgindegi batean lapurretan saiatzeagatik
31 eta 33 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten atzo, 03:45 aldera, Elgoibarren. Segurtasun Sailaren arabera, Mutrikuko iturgintza enpresa batean lapurtzen saiatu ziren, eta herritarrek eman zioten abisua Ertzaintzari. Bi atxilotuek, gainera, orduak le...
Abisua jaso eta gero, ertzainak autoaren bila atera ziren, eta aurkitu zutenean, gelditzeko seinaleak egin zizkieten. Bi gizonezkoak ihes egiten saiatu ziren, abiadura handituz; Elgoibarrerantz zihoazen. «Ihesean zihoazela istripua eduki zuten N-634 errepidean». 31 urteko gidaria autotik atera eta ihes egiten saiatu zen, metro batzuetako altuera zegoen leku batetik salto eginda. «Suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten».
Kopilotua 33 urteko gizonezkoa zen, eta autotik atera zenean atxilotu zuten. Bi atxilotuek aurrekari polizialak zituzten. Ibilgailuan lapurretak egiteko tresnak, giltzak eta garajeetako urrutiko kontrolak atzeman zituzten. Ertzaintza atzemandako giltzak eta garajeetako urrutiko kontrolak aztertzen ari da.